Fundación Zorroaga
ES / EU

Nor Gara

Fundazio pribatua da Zorroaga Fundazioa, irabazteko asmorik gabekoa. Donostian du egoitza, eta funtsean, Donostiako herritarrei zerbitzu sozio-sanitario pertsonalizatuak ematea du helburu nagusia, baita, esparru horietan, langileei prestakuntza ematea ere.

Pertsonek osatutako entitatea da, berrikuntzarekin eta etengabeko hobekuntzarekin konprometitutako pertsonei zuzendutakoa, era horretan, helburu hauek lortzeko:

  • Erabiltzaileen autonomia eta asebetetzea hobetzea
  • Antolakuntza hobetzea, kudeaketan, auto-kudeaketan eta partaidetzan bikaintasuna aplikatuz.
  • Baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea.

Konpromiso horiek guztiak betetzeko orduan, kontuan hartu behar da bakoitzak interes-talde ezberdinak dituela xede, hain zuzen ere, honako hauek: Patronatua, herri administrazio ituntzaileak, erakundeko pertsonak, erabiltzaileak eta haien senideak, laguntzaileak (aliatuak, hornitzaileak, boluntarioak, ikasleak...) eta gizartea, oro har. Halaber, jardueraren sektorean, lan-arriskuen prebentzioan eta ingurumenaren babesean indarrean dagoen legeria bete behar dela ere kontuan hartu behar da.

2001az geroztik, Euskalit - Bikaintasunerako Euskal Fundazioko bazkidea da; 2003an ISO 9001/2008 kalitate-ziurtagiria lortu zuen, eta 2004an Eguneko Egonaldi Programara zabaldu zuen ziurtagiri hori.

Lehen egoitza izan zen Euskal Autonomia Erkidego osoan UNE 158001 ziurtagiria lortu zuena, "Adineko Pertsonentzako Egoitzen Osoko Kudeaketa" esparruan.

2007. urtean OHSAS 18.001 Laneko Segurtasun eta Osasun ziurtagiria lortu zuen Zorroaga Fundazioak.

2011. urtean Europa mailako aitorpenaren Zilarrezko Q saria jaso zuen, kudeaketan erakutsitako bikaintasunagatik, Bikaintasunerako Euskalit Euskal Fundazioak emandakoa.


actividades
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí