Fundación Zorroaga
ES / EU

Ohiko Galderak

Zer da Zorroaga?

Zorroaga irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da eta bere xedea, erakunde publikoekin ditugun hitzarmenen bitartez, hauek bideratutako adineko pertsonak gurean jaso eta zerbitzu sozio-sanitarioak ematea da.

Gure jatorria 1714tik dator, eta beti ere, Donostiako hiriak izan dituen gizarte beharrei lotuta joan da. Gaur egungo gure egoitza Zorroaga gainean dago eta eraberritze sakonak izan ditu, bai fisiko zein antolakuntza mailan, 1973 eta 2003 urteetan.

Egoitzan 67 plaza ditugu adineko pertsona autonomoentzat eta 233 menpeko eta menpekotasun handiko adineko pertsonentzat, guztiak administrazioarekin kontzertatuta. Honetaz gain, 50 plazetako eguneko egonaldietarako zentroa daukagu eta pertsona autonomoentzat 17 apartamentu tutelatu.

Gizartean txertatuta gaude, boluntario eta praktiketako ikasleen programen bitartez, kultur ekitaldi irekiak egiten ditugu, hainbat forotan parte hartzen dugu eta formakuntza ere ematen dugu.

Zer zerbitzu osagarri eskaintzen ditugu Zorroagan?
  • Banakako eta binakako logelak
  • Errehabilitazioa
  • Garraio publikoan iristeko aukera (Donostibuseko 37 linea)
  • Lorategi eremu zabala
  • Aparkalekua
Zein da plaza baten prezioa?

Plaza guztiak administrazioekin kontzertatuta daudenez, beraiek ezartzen dituzte ordaindu beharreko kopuruak, egoiliarraren diru-sarreren arabera (2017).

Menpeko egoiliarra: Gehienez: 53,62 euro/egun Gutxienez: 0 euro
Menpekotasun handiko egoiliarra: Gehienez: 67,05 euro/egun Gutxienez: 0 euro
Menpeko egoiliarra. Gradu I: Gehienez: 64,67 euro/egun Gutxienez: 0 euro
Egoiliar autonomoa: Gehienez: 52,72 euro/egun Gutxienez: 0 euro
Eguneko egonaldietako plaza: Gehienez: 16,00 euro/egun  
Apartamentuetako plazak:    
Banako apartamentua: Gehienez: 36,90 €/egun janarirekin 25,78 €/egun janaririk gabe
Apartamentu bikoitza: Gehienez: 27,72 €/egun janarirekin 16,73 €/egun janaririk gabe
     Gutxienez: 0 euro
Nola lortu daiteke plaza?

Gure erabiltzaile gehienak Donostiatik datoz. Zorroagan sartzeko, nork bere udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuetara joan behar du eskaera egitera. Ez dugu plaza pribaturik.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí