Fundación Zorroaga
ES / EU

Menpeko Pertsonak

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez ematen den zerbitzua da hau, erakunde horrek esleitzen baititu plazak eta egoitzan sartzeko ordena, eman beharreko zerbitzuak, eta erabiltzaile bakoitzak egin beharreko ekarpen ekonomikoa.

ESKAINITAKO PLAZA KOPURUA. 233 plaza, Pagoeta eraikinean kokatutako Egia, Amara, Loiola eta La Perla txokoetan banatuta.

HARTZAILEAK. Mendekotasuna baloratzeko indarrean dagoen tresnaren arabera, mendekotasun egoeran eta mendekotasun handiko egoeran dauden adineko pertsonak.

INSTALAZIOAK

  • Denen erabilerarako 14 areto
  • 6 jangela
  • 147 logela guztira
  • 53 banako logela.

ZERBITZU KARTA

  • Ostatua eta mantenua.
  • Etengabeko ebaluazio geriatriko globala eta zaintza-plana osatzea.
  • Eguneko eta gaueko zainketa pertsonalak.
  • Osasun-arreta (medikua, erizaina, fisioterapia, erabiltzailea ospitalera eramatea larrialdi kasuetan, espezialistarengana joateko irteeren koordinazioa).
  • Erabiltzaileei eta horien senideei arreta soziala ematea.
  • Estimulazio eta animazio-jarduerak.
  • Arreta psikologikoa.
  • Elizkizunak.
  • Boluntariotza.

ZENTROAN SARTZEKO BIDEAK

Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Zentroetan http://www.donostia.org, edo Gipuzkoako beste udalerrietako gizarte-zerbitzuetan eskaera aurkeztu behar da, eta horiek Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazten diote eskaera.

Foru Aldundiak, premia-baremo baten arabera, eskaera bakoitza puntuatzen du, eta lortutako puntuen arabera ordenatutako itxarote-zerrenda batean kokatzen du. Plaza hutsak zerrendako hurrenkeraren arabera betetzen dira.

 

MENDEKO EGOERAN DAUDEN ADINEKO PERTSONENTZAKO PLAZEN INGURUKO HARREMANETARAKO PERTSONA

Belén Unamuno Urzelay
Gizarte-laguntzailea
Telefono zk. 943-451800 luzapena 510
foto de edificio
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí