Fundación Zorroaga
ES / EU

PED

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez ematen den zerbitzua da hau, erakunde horrek esleitzen baititu plazak eta egoitzan sartzeko ordena, eman beharreko zerbitzuak, eta erabiltzaile bakoitzak egin beharreko ekarpen ekonomikoa.

ESKAINITAKO PLAZA KOPURUA. 50 plaza espazio zehatz batean, Pagoeta eraikineko 0. solairuan kokatutako sarrera bereiziarekin.

HARTZAILEAK. Maila ezberdineko mendekotasun fisiko eta psikikoa duten adineko pertsonak, arreta ematen dien familia-ingurunea dutenak. Erabiltzaileei gizarte eta osasun-zaintzak zein psikosozialak ematen zaizkie, eta beren zaintzaileei babesteko zerbitzu osagarria da hau.

Gehienetan, instalaziotik gertu bizi diren pertsonei ematen zaie zerbitzu hau, gure garraio-zerbitzua inguruko auzoetara iristen baita (Amara Berri, Loiola, Martutene).

INSTALAZIOAK.

Harrera; balio anitzeko bulegoa; sukalondoa; jangela; jardueretarako 3 eremu; atsedenerako eremua; irakurketa txokoa; telebista gela; libre ibiltzeko eremua; erabiltzaile autonomoentzako txokoa; 2 komun egokitu komun-ondoarekin; 2 komun egokitu jantzi-gelarekin; biltegia eta erretzaileentzako gela atxikia.

ZERBITZU KARTA.

  • Eguneko ostatua eta mantenua.
  • Etengabeko ebaluazio geriatriko globala eta zaintza-plana osatzea.
  • Eguneko zainketa pertsonalak.
  • Osasun fisikoaren arreta.
    • Jarduera fisikorako plana eta fisioterapia.
    • Podologia. (aukerakoa)
  • Osasun-arreta.
    • Osasun-ebaluazioa (mediku-esparrukoa eta erizaintza-esparrukoa).
    • Botika-hartualdien koordinazioa.
    • Fisioterapia.
  • Arreta psikosoziala.
    • Banakako eta taldekako estimulazio-programak.
    • Aisialdirako jarduera-plana.
  • Arreta erlijiosoa.
  • Boluntariotza.
  • Kafetegia.
  • Ile-apaintzailea.
  • Senideentzako informazio etengabea eta aholkularitza.
  • Garraiobide propio egokitua, inguruko auzoetara joateko.

Erabiltzailearen eta zentroaren zerbitzu-kontratuak zehazten ditu zein zerbitzu dauden hileko kuotaren barne, eta zein zerbitzu ordaintzen diren kontsumoaren arabera.

Zentroak 2 plaza ditu egoitza-erregimenean eguneko zentroko erabiltzaileentzat, epe motzetarako atseden-egonaldietarako.

PROFESIONALEN ZERRENDA.

  • Koordinatzailea.
  • Medikua, beharrezkoa bada.
  • Geriatria erizaintzako laguntzaileak, zaintza pertsonaletarako eta estimulaziorako.
  • Garbitzaileak.
  • Gidariak eta erizain-laguntzaileak, autobusean erabiltzaileei laguntzeko.

ZENTROAN SARTZEKO BIDEAK.

Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Zentroetan http://www.donostia.org, edo Gipuzkoako beste udalerrietako gizarte-zerbitzuetan eskaera aurkeztu behar da eskaera.

ARDURADUNA

Marian Cruz Montes
Eguneko Egonaldi Programaren koordinatzailea
Telefono zk. 943-451800 Luz. 540
e.diunas@zorroaga.com


ped
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí