Fundación Zorroaga
ES / EU

Eliza

Eliza da gure instalazioen guneko eraikinetako bat. Zalantzarik gabe, eraikin nabarmenena da, hiriko puntu askotatik ikus daitekeenez. XX. mende hasierakoa da (1910. urtean zabaldua), estilo neogotikoa du, anglo-normandiar eraginekin. Egurrezko egituradun nabe estalia du, estilo neomediebalistako isurkiak dituena, eta alboko nabeak, esaterako triforioak, harrizko oinarrien gainean daude kokatuta. Fatxadak harearri eta kareharri harlanduzkoak dira. Kanpoaldean, teilatua bi isurikoa da, teilaz estalia; eta dorrearen azpian elizpe bat dauka, arku zorrotzekin eta pinakulu ugarirekin. Barrualdean, estalkia egurrezkoa da, gargolekin errematatua; hormetan beirate ugari ageri dira, barnealde osoari argitasun handia eta bizitasun gozoa ematen diotenak. Klaustroak edo elizaren inguruan dagoen galeria itxiak leiho ugari ditu, eta horri esker, harrigarrizko argitasun naturala du. Halaber, XVIII. mendetik aurrera, Erruki Etxea sortzen eta mantentzen lagundu zuten ongile guztiak oroitzen dituzten plakak ere ikusgai daude bertan.

Elizak Cavaillé-Coll (Paris) egilearen organo bat dauka, 1870. urtean eraikitakoa, 1910. urtean, Erruki Etxearen inaugurazioa zela-eta, bertan instalatu zena; gainera, inaugurazio-ekitaldi hartan Donostiako Orfeoiak, Donostiako Orkestrak eta Donostiako Bandak parte hartu zuten. Ez dakigu data hori baino lehenago, organo hori Atotxako Erruki Etxe zaharrean egon ote zen. 1985ean, Calvano-Bernalek (Azpeitia) zaharberritu zuen. Gaur egun ez dago erabilgarri.

Pasai San Pedroko elizako, Santa Teresa monasterioko eta Altzako San Martzial elizako Cavaillé-Coll organoen ezaugarri berak ditu organo honek.

2004. urtean, zaharberritze-lan garrantzitsuak egin ziren elizan. Bertan, era guztietako ekitaldiak egiten dira, ez erlijiozkoak bakarrik. Bertan, Fundazioak berak egiten ditu ekitaldi batzuk: besteak beste, kontzertuak, haur abesbatzen lehiaketak, bilerak, jardunaldiak eta abar. Halaber, kanpoko ekitaldiak ere egiten dira: Musika Hamabostaldia, Musika Sakratuaren Zikloa, Udaberriko Kontzertuak, besteak beste.

Bestalde, urtean zehar, jende askok eliza hau erabiltzen du bere ezkontzarako. Elizaren alokairu-kostua 489,86 euro da 2017 urtean. Horrelako ekimenetarako, harremanetarako pertsona Zuriñe Ibarretxe da.
Tel.: 943451800 luz. 506; z.ibarretxe@zorroaga.com

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí