Fundación Zorroaga
ES / EU

Kalitate Politika

KUDEAKETA-SISTEMA BATERATUAREN ILDOAK

ZERBITZUGINTZAREN KALITATE-SISTEMA

LAN-ARRISKUEN AURREIKUSPENA- LANGILEEN INGURUKO POLITIKA-

INGURUMENAREN KUDEAKETA

     6. Erreb. (2017/09/19)

 

Adineko pertsona beregainentzat zein mendekoentzat zerbitzugintza sozial eta soziosanitarioan diharduen Zorroaga Fundazioaren Zuzendaritzak erabaki du erakundea Kudeaketa-Sistema Bateratuaren bitartez zuzentzea. Sistema horrek aintzakotzat hartzen ditu: kalitatea entitatearen kudeaketan eta zerbitzugintzan, bertan lan egiten dutenen osasuna eta lan-arriskuen aurreikuspena, langileen inguruko politika eta ingurumenaren zaintza.

 

Dokumentu honen bitartez, ondorengo konpromisoak hartzen ditu jendaurrean:

 
  1. Beteko dituela aipatu diren alor horiei dagozkien legezko eta arauzko eginbeharrak eta erakundeak beregain har dezaken beste edozeini dagozkionak, eta horien artean ISO 9001, UNE-14001,  OHSAS-18001 eta UNE-158101 arauak.Horrek esan nahi du:
    1. Ziurtatuko duela kontrola zerbitzugintzaren kalitateari, kudeaketa globalari, lan-arriskuei eta ingurumen-arazoei dagokienean.
    2. Prestatu, trebatu eta arduraraziko dituela bere langileak alor horietan.
    3. Iritzia eskatu eta erantzun argiak eta garbiak emango dizkiela gai horiei buruz erakundean dauden interesdun-taldeei eta haien itxaropenei.
    4. Sustatuko duela zerbitzugintzaren eta Kudeaketa-Sistema Bateratuaren hobekuntza etengabea, urtero horretarako helburuak zehaztuz eta emaitzak neurtuz.
    5. Landuko duela berrikuntza-politika erakundean.
    6. Aurreikusi eta arinduko dituela ingurumenarekiko eragin kaltegarriak eta gutxituko duela baliabideen kontsumoa.
    7. Jakinaraziko diela Politika hau interesdun-talde ezberdinei eta eskuragarri izango duela kontsultatu nahi dutenentzat. 
  2. Inplikatuko dituela erakundeko pertsonak  hurrengo ekintzen bidez:
    1. Ezagutaraziko  eta partekatuko dituela eginkizuna, ikuskera eta ezarritako balioak, espero diren emaitzak eta lorpenak.
    2. Talde-laneko giroa sustatuko duela, baita elkarrekiko begirunea eta konfiantza ere, etengabeko hobekuntzan parte hartzea bultzatuz.
    3. Etengabeko prestakuntza eskainiko duela, pertsonek beharrezko trebetasun profesionalak gara ditzaten.
    4. Praktika egokiak eskertuko eta sustatuko dituela
    5. Lan-giro seguruaren alde lan egingo duela,  jarduerek eragin ditzaketen arrisku ergonomiko eta psikosozialak txikiagotzeari arreta berezia emanez.
    6. Lan baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukeren berdintasuna bermatuko dituela.
    7. Zuzendaritza-estiloetan praktika onak sustatuko dituela, pertsonen eta prozesuetako arduradunei laguntza eta prestakuntza emanez.
    8. Zuzendaritza parte-hartzailea eta entzute aktibo eta eraginkorra bultzatuko dituela eta, ildo beretik,  iradokizunak, proposamenak eta beharrak artatuko eta konponduko dituela. 
  3. Inplikaraziko dituela erabiltzaileak, kolaboratzaileak eta inguruko erakundeak ingurumenaren zaintzan, eta energia berriztagarrien erabilpena sustatuko duela

  4. Errotuko dituela erakundearen estrategian eta kudeaketan gardentasunezko, berdintasunezko eta, hizkuntza-eskubideen errespetua lehenetsiz, euskararen sustapenerako politika transbertsalak.

 

Zuzendaritzak beregain hartzen du Kudeaketa-Sistema Bateratuaren aitzindaritza,eta pertsona bat izendatuko du haren arduradun orokorra izan dadin, eta koordinatzaile bana haren atal bakoitzerako.

 

    Donostian, 2017ko irailak 19           

Sinatzailea: Mikel Mirena Agirrezabal

Zuzendaria

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí