Fundación Zorroaga
ES / EU

Historia

Duela hiru mende, Donostiako herritar batzuek egun Zorroaga Fundazio gisa ezagutzen dugunaren haziak  landatu zituzten. Hirurehun urte hauetan zehar, beste pertsona askok modu ugaritan parte hartu dute proiektu elkartu honetan. Zorroaga Fundazioa da lan horren guztiaren oinordekoa.

Ongintzarako erakunde asistentzial gisa sortu zen, Felipe V.ak 1714ko maiatzaren 5ean emandako Errege Zedula eta Karlos III.ak 1787ko urriaren 8an emandako Errege Agindua baliatuta, horiek biak Donostiako Udalak hala eskatuta emanak izan baitziren. Horretarako, bereziki sortutako ermandade batek zuzendu zuen erakundea, eta haren babesa eta jabetza Donostiako Udalaren esku zegoen.

Zorroaga Fundazioaren historia oso lotuta dago Donostiako hiriaren bilakaerari, nahiz eta historian zehar, izen bat baino gehiago eduki (Donostiako Benefizentzia Etxea, Erruki Etxearen Patronatu Kontseilua eta San Antonio Abad Ospitalea), leku batean baino gehiagotan kokatuta egon, eta era askotako zerbitzuak eskaini (babes-etxea, ospitale nagusia, tuberkulosoen ospitalea, haurrentzako egoitza, haurrentzako etxebizitza babestuak).

Fundazioak, bere historia luzean zehar, momentu oro gizartearen premia nagusiak ase ditu. Zenbait arrazoi direla-eta, azken urtetan, adineko pertsonen kolektiboa nabarmen hazi da. Ondorioz, azken urte hauetan, kolektibo horri zerbitzuak ematea izan da gure jarduera nagusia; hau da, etengabe egokitu gara pertsonen premietara, laguntza ulertzeko moduetara eta hiriaren premietara.

Egungo egoitza, Zorroaga Gaina kaleko 1. zenbakian kokatutakoa, 1910 urtean zabaldu zen. Ordutik hona, erreforma sakonak izan ditu, eraikuntzari zein antolakuntzari dagokienean, zehazki, 1973an eta 2003an, hurrenez hurren.


historia
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí