Fundación Zorroaga
ES / EU

Estatutuak

AURREKARI HISTORIKOAK

Fundación Zorroaga / Zorroaga Fundazioa, iraganean Donostiako Benefizentzia, Erruki-Etxearen Patronatu-Kontseilua eta San Antonio Abad Ospitalea zein Zorroaga Patronatuaren Kontseilua izandakoa, Felipe V erregeak 1714ko maiatzaren 5ean emandako Errege-Zedulari eta Karlos III.ak 1787ko urriaren 8an emandako Errege Aginduari esker sortu zen, horiek biak Donostiako Udalak hala eskatuta emanak.

1814ko irailaren 9an, Erruki-Etxea eta San Antonio Abad Ospitalea bat egitea erabaki zuen Donostiako Udalak. Bat-egite horren emaitza benefizentzia-erakunde bakar bat izan zen, ondasun guztiekin multzo bakarra sortuz, eta administrazio bakarraren kudeaketa ezarriz.

Probintziako Diputazioari legeak esleitzen dizkion zerbitzuak eman izan dituen arren, erakunde horrek ez du bere izaera berezia galdu. Izan ere, zerbitzu horiek eman izan ditu, Aldundiak ez zuelako behar bezalako eraikinik, eta berariaz eskatu ziolako; hala ere, bere araudian zehaztu zen zerbitzu zehatz horiek eman arren ez zuela berezko izaera galduko, eta zerbitzu horiek emateko gastuak Udalak diru-laguntza bidez ordainduko zituela. Izan ere, diru-laguntzarik gabe, Erakundeak bere lanari jarraitzerik izango zuen, baina nabarmen gutxituta, funtsezko zereginetara mugaturik.

Aipatutako arrazoiak zirela-eta, 1899ko uztailaren 20ko Errege Aginduak, Zorroaga Fundazioa Benefizentzia Partikularreko Erakunde gisa sailkatu zuen, 1899ko martxoaren 14ko Errege Dekretuko 4. artikulua aplikagarria baitzitzaion.

Eusko Legebiltzarraren 6/1982 Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, xedatu zuen zein erantzukizun dituzten botere publikoek gizarte zerbitzu publikoen prestazioetan; irabazteko asmorik gabeko ekimen pribatuak zerbitzu horiek emateko aukera xedatu zen, era horretan, Benefizentziaren ideia alde batera utziz.

Euskadiko Fundazioen 12/1994 Legeak azpimarratzen du zuzenbide pribatuko erakunde juridikoak direla fundazioak, baina interes orokor edo publikoa lortzeko sortuak direla.

Orain arte, Zorroaga Patronatu Fundazioa izan da erakunde honen izen ofiziala.

Estatutuak ikusteko sakatu hemen.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí