Fundación Zorroaga
ES / EU

Zentroa

Zorroaga Fundazioaren lan esparrua da adineko pertsonen arreta, mendekotasun egoeran egon ala ez egon. Adineko pertsona bakoitzaren premien arabera, egoitza-arretarako aukerak eskaintzen ditugu, baita eguneko arreta ere. Guztira 370 plaza ditugu, gure zentroetan banatuta.

  • Egoitzako bizikidetza-unitateak, mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonentzat: 233 plaza eta aldi baterako egonaldirako 2 plaza.
  • Egoitzako bizikidetza-unitateak, adineko pertsona autonomoentzat: 67 plaza
  • Eguneko egonaldiak, mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonentzat: 50 plaza
  • Tutoretzapeko apartamentuak, adineko pertsona autonomoentzat: 27 plaza, banakako eta binakako erabileran.

Zerbitzu hauek guztiak emateko 233 langilez osatutako profesional-taldea dugu; horietatik 181 Fundazioak berak kontratatuta daude, eta beste 42 langileak azpikontratatutako enpresen bitartez.

Gure instalazio guztiak eraberrituta daude eta Eusko Jaurlaritzaren araudiko baldintza guztiak betetzen dituzte. Gure instalazioak lursail zabal batean daude kokatuta, guztira 55.000 metro karratuko azalera du, eta horietatik 25.000 metro karratu lorategiak dira.

Kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditugu, ongi frogatzen duten moduan azken urtetan lortutako ziurtagiriek, gurekin lan egiten duten administrazioek egindako ikuskapenek eta gure erabiltzaileen familien iritzi onak.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí