Fundación Zorroaga
ES / EU

Apartamentu tutelatuak

Donostiako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez ematen den zerbitzua da hau, erakunde horrek esleitzen baititu plazak eta egoitzan sartzeko ordena, eman beharreko zerbitzuak, eta erabiltzaile bakoitzak zerbitzuaren kostua dela-eta egin beharreko ekarpen ekonomikoa.

ESKAINITAKO PLAZA KOPURUA. 17 apartamentu, Donosti eraikineko teilatupeko solairuan kokatuta daudenak. Apartamentu horietako batzuk banaka edo binaka erabil daitezkeela kontuan hartuz, zerbitzu honen gehienezko okupazioa 27 plaza izan daiteke.

HARTZAILEAK. Mendekotasuna neurtzeko indarrean dagoen tresnaren arabera, autonomo gisa sailkatutako adineko pertsonak, baina Donostiako udalaren ustez, espazio fisiko egokitu bat behar dutenak beren autonomia garatzeko, horretarako, erakunde arduradunak babes handirik eman behar gabe. Erabiltzaile horien senideak eta inguruko pertsonak.

HELBURU HORRETARAKO INSTALAZIOAK.

Berariazko espazioak: 7 banako gela; 10 gela bikoitz.

Denen erabilerarako 14 areto; jangela, ikuztegia, sukalondoa eta langileentzako bulegoa.

Espazio komunak: kafetegia eta erabilera anitzeko 2 ekitaldi-areto.

ZERBITZU KARTA.

OINARRIZKOA:

Ostatua: espazio pribatuaren eta instalazioko zona komunen erabilera.

Zona komunen eta arropa zuriaren garbiketa.

Antolaketa, ikuskapena, informazioa eta tutoretza, baliabidearen arduradunaren eskutik, hori izango baita erreferentziako pertsona.

Erabiltzaile bakoitzarentzat Banakako Plan bat osatzea, autonomia-galeraren ondorioak arintzeko. Familia eta gizarte-loturak mantendu eta areagotzeko laguntza.

Erabiltzaileen arteko harremanetan eta bizikidetzan eragina duten alderdien jarraipena.

Integrazioa eta gizarte partaidetza indartu eta sustatzea.

HAUTAZKOAK:

Mantenua (gosaria, bazkaria, askaria eta afaria).

AUTONOMIAREN BABESERAKO ETA MENDEKOTASUNAREN PREBENTZIORAKO:

Erakunde arduradunak zerbitzu horien eskaera egin ondoren, Donostiako Udalak horretarako baimena eman beharko du. Pertsona batek etxean jaso dezakeen laguntza zerbitzua da, lan hauek egiten laguntzeko.

  • Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza: garbitasuna, higienea eta janztea
  • Espazio pribatuen garbiketa
  • Jantzi pertsonalen garbiketa

Erabiltzailearen eta zentroaren arteko zerbitzu-kontratuak zehazten ditu zein zerbitzu dauden hileko kuotaren barne, eta zein zerbitzu ordaintzen diren kontsumoaren arabera.

 

AUTONOMIA EGOERAN DAUDEN ADINEKO PERTSONENTZAKO PLAZEN INGURUKO HARREMANETARAKO PERTSONA

Mailó Miguel Hernández

Gizarte-laguntzailea 
Telefono zk. 943-451800 luzapena 534
m.miguel@zorroaga.com

foto
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí