Fundación Zorroaga
ES / EU

Aliantzak

2007az geroztik itunak egin ditugu 8 erakunderekin, eta urtero, gure arteko hartu-emanak ebaluatu eta hobetzen ditugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin izenpetutako erakunde-itunei esker, erakunde horien premiak eta etorkizuneko planak ezagutu ditzakegu; eta, horrez gain, administraziorako zerbitzu-hornitzaile gisa egiten dugun lana ere koordinatu dezakegu.

Hurkoa Fundazioarekin eta Nagusilanekin izenpetutako itunek balio erantsia ematen diete gure erabiltzaileei, gero eta beharrezkoagoa baita (gizarte eta lege-babesa).

Aspaldiko Fundazioarekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin dugun hartu-emanari esker, gure kudeaketa-sistema hobetzen dugu.

Lares (irabazteko asmorik gabeko egoitzen patronala) erakundeko kide bihurtu ginenetik, sektorean dugun presentzia indartzen dugu eta zentroetako langileen artean ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzen ditugu.

Gure hornitzaile nagusiak SAMSIC eta AUSOLAN dira. Garbiketa eta elikadura-zerbitzuak ematen dituzte, eta biak zeharkako kudeaketa-modalitatean ematen dira.

Halaber, lankidetza-proiektuak jarri ditugu abian hainbat erakunderekin, hala nola:

  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailaren Koalifikazioen Euskal Institutuarekin.
  • Martutene Zentroko kanpoko gizarte-zerbitzuekin.
  • Tecnaliarekin.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
  • Mondragon Korporazioarekin.

alianzas
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí