Fundación Zorroaga
ES / EU

Jarduerak

Zorroaga Fundazioaren jarduera-programaren xedea da pertsona erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea, beren gaitasunak mantentzen laguntzea eta bere hartu-eman sozialak zein gizarte-partaidetza estimulatzea.

Horretarako, izaera sozial, fisiko eta kognitiboko jarduera-mota ezberdinak ditugu, baita aisialdi eta entretenimendurako bestelako jarduerak ere. Horrez gain, txangoak ere egiten ditugu eta ezohiko jarduera-programa bat ere badaukagu, Zorroagan kanpoko taldeek jarduerak egin ditzaten.

Jarduera-programa hori parte hartu nahi duen edozein egoiliarri dago zuzenduta. Halaber, egoiliarren senideei eta lagunei gonbitea luzatzen diegu, antolatzen ditugun txango eta jarduera berezietan ere parte har dezaten.

Jardueraren bat proposatu nahiko al zenuke? Musika, antzerki edo dantza-talde bat al duzu, eta egoitzan ikuskizun bat egin nahiko al zenuke?

Edozein iradokizun atsegin handiz jasoko dugu. Jarri harremanetan gurekin eta proposamena aztertuko dugu.

Astelehenetik ostiralera / Goizetan (9:30-13:00) gaitasun-estimulazio jarduerak egiten dira:

Jarduera-programa txoko bakoitzean egiten da, eta egoiliarren profilera egokituta dago.

  • Estimulazio fisikoa
  • Estimulazio kognitiboa (Oroimen Gela)
  • Kontaktua inguruarekin (prentsa eta komunikazio-taldeak)

Arratsaldetan (17:00-18:30) jarduera ludikoagoak egiten dira, horien xede nagusia entretenimendua baita:

  • Jokoak (bingoa, besteak beste)
  • Musika eta dantza
  • Filmen proiekzioa

Gainera, zentroak beste ezohiko jarduera ugari ditu, eta gizarteratzea areagotzea dute helburu: haur abesbatzen lehiaketa, belaunaldi arteko krosa, txangoak, musika eta antzerki-taldeen ikuskizunak...

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí