Fundación Zorroaga
ES / EU

Albisteak

09/08/2018

Dora García Rebollo egoiliarren ordezkari berria Zorroaga Fundazioko Patronatuan

Asteartean, abuztuaren 7an, bozketak izan genituen aukeratzeko egoiliarren ordezkaria izango dena Zorroaga Fundazioko Patronatuan.

BASILI ALUSTIZA BIDAURRETA

86 urte ditu eta Antiguo auzotik dator.  Euskalduna, Zorroagan dago 2017ko hasieratik.

DORA GARCIA REBOLLO

89 urtekoa,  Intxaurrondotik etorri zen Zorroagara duela 16 urte bere senarra zenarekin.

LUIS ZUBIA ARREGUI

Duela 85 urte jaioa, Añorga Txiki auzotik etorri zen 2017ko maiatzean bere emaztearekin.

 

Honako emaitza hauek atera ziren 67 jasotako botoetatik:

Dora García Rebollo .................. 23 boto

Luis Zubia Arregui ..................... 23

Basili Alustiza Bidaurreta ........ 18

Boto zuriak……..............................  3

Lehenengo biak elkartu ziren abuztuaren 8an berdinketa egoera  konpontzeko aukerak  aztertzeko.

Libreki eta ados jarrita erabaki zuten ez duela merezi hauteskunde berritara deitzea eta Dora Garcia izatea ordezkaria. Horretarako Luis Zubiak  bere laguntza eskaini dio behar duen guztirako.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí