Fundación Zorroaga
ES / EU

Albisteak

18/06/2018

Belaunaldi arteko Krosa

Ekainaren 10ean, igandea, Belaunaldi arteko Krosaren XIII. edizioa egin zen Zorroaga Fundazioko lorategietan.

Horretarako, erakunde ezberdinen laguntza eta babesa izan genuen, baita senide, langile eta boluntarioen laguntza ere, besteak beste.

Oraingoan omenaldia izan zen Rosi Talaverarentzat. Atleta honek une gogoangarria bizi zuen Espainiako atletismo femeninoan. 20 urte zituela lortu zuen hiru orduetatik (2h59:30-etatik) maratoiko marka jaistea eta estatuko lehen atleta izan balentria hura lortzen.

Kros honen helburua da kirolaren bitartez adineko pertsonen eta gazteen arteko hartu-emanak sustatzea. Aukera ezin hobea da gazteek egoitza zentroa ezagu dezaten, eta egoiliarrek ere trukearekin gozatu dezaten.

Aurtengo edizioan zenbait ikastetxetako 8 eta 14 urte bitarteko 250 haur eta gaztetxok parte hartu zuten, 55 urtetik gorako 50 pertsonekin batera. Zorroagako  egoiliarrak eta 350 bisitari inguru egon ziren ekitaldian ikusle gisa.

Aurtengo edizioaren balorazioa oso ona izan da: ekitaldiak izaera emozional eta ludiko nabaria izan du, hiru eta lau belaunaldi (birramonak, birraitonak, amonak, aitonak, bilobak eta birbilobak) espazio jakin batean bildu ditugu, ordu eta leku jakin batean, eta horregatik, horrelako belaunaldi-trukea duen ekitaldi bakarra da. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu partaideei, laguntzen etorri zirenei, ikusleei, boluntarioei, senideei, egoiliarrei, langileei, babesleei eta ekitaldian parte hartu duten pertsona guztiei.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí